martes, 06 de junio de 2006
Imagen

ETAk iragarritako su-eten iraunkorra euskal hiritarren garaipena izan da. Orain, ordea, ordezkari dituzten alderdi politikoak, gizarte-eragileak eta demokraziaren bidez eratutako erakundeak hasi behar dira bakearen, adiskidantzaren eta normalkuntza politikoaren alde lan egiten. Hori dela eta, Ezker Batua-ren ustez, beste ebazpen instituzional bat berretsi behar da Diputatuen Kongresuan, eta Eusko Legebiltzarrean bertan ere eztabaidatu liteke.

Ezker Batua Berdeak-en iritziz, ETAren eta estatuaren arteko bake-mahaia eta alderdi politiko guztien arteko normalkuntza politikorako mahaia eratzeko prest dago dena. Bi foroak ez dira aldi berean garatu behar.

Bake-prozesuaren, elkarbizitzaren eta normalkuntzaren adierazpen politikoa elkarrizketa demokratiko erabakitzailerako bi mahairen bitartez gauzatu behar da. Autonomoak izan behar dira, Nafarroan zein Euskadin eratu behar dira eta bertako parlamentuetan ordezkatutako indar guztiek parte hartu behar dute bertan.

Euskadin eta Nafarroan normalkuntzarako bi mahaiok eratzeko, giza eskubideak eta aniztasun politikoa zein soziala errespetatu beharko dira, printzipio zein prozedura demokratikoak baino ez dira erabiliko gai politikoak konpontzeko orduan eta bertako hiritarrei zuzenean nahiz demokraziaren bidez galdetu beharko diete hartutako erabakiei buruz.

Normalkuntza politikorako mahai horretan, Euskadiko eta Nafarroako autonomia-estatutuak aldatzeko proposatuko dugu, indarreko antolamendu juridiko-politikoan herri-galdeketak eta erreferendum lotesleak deitzeko eskumena sendotu ahal izateko, beti ere bertan jorratutako gaiak inplikatutako hiritarrentzat eta euren ordezkari diren erakundeentzat interesgarriak badira.
Publicado por amaiaaparicio @ 12:12  | política
Comentarios (0)  | Enviar
Comentarios